XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Problema ttipi batzu baditinat.

ANNE-SOPHIE: Problema batzu, ba, hori dun azken finean...

OIHANA: Kondatzen ahal dun.

Ikusle kutzu horiek ez dine besterik galdegiten.

ANNE-SOPHIE: Goiz honetan Mercedez berria garageatik ateratzean marratu dudalarik senditu dinat egun haundi baten mentura banuela.

OIHANA: A bon Merzedez berria ezarria duzue, zoin?

ANNE -SOPHIE: Rstopq 1456 xyz 12 zilindra uven

OIHANA: (xixtu)

Ontsa izan behar din e!

Zerendako dira zilindrak?

Errondagoa da?

ANNE-SOPHIE: Ez dakinat, ene senarrak din hautatu.

Ene senar ohia. (nigarrez hasten da, bestea heldu zaio kontsolatzea)

OIHANA: Haugi, haugi

ANNE -SOPHIE: Piesena lana dun.

Turbormecara joaten naun lanera goiz honetan, usaian bezala, bihar oporretan izan behar ninan, eta langile arduradunak erraten zidan ene azken lan eguna zela, ez zutela gehiago ene beharrik.

Hola jokatzen baita injeniore batekin.

Hainbeste lan egin ondoan horren laguntzeko besteak kanpora ezartzeko.

Hotz dun kanpoan.

OIHANA: Bof, primadera dun.

ANNE-SOPHIE: Erran iezaion Conchitari, verandaren atearen hesteko.

Haizea hozten dun pizinaren gainean pasatzen delarik.

OIHANA: Conchita, leihoa.

Hara.

Hobeki haiz?

ANNE-SOPHIE: Egun dena gaizki! unibertsitatetik pasatzen naun alabaren mintzatzeko, eta non ikusten dut? zkuter baten gainean bandil itxurako mutiko dena (...)